XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halabiz

Edo latinez: .

G. Cer indar du Khurutcearen seinaleac?.

I. Khurutcearen seinaleac, fede eta errespeturekin egina delaric, debruac casatcen ditu, tentacioneac urruntcen, eta Jaincoaren benedicioneac jauts-arazten.

G. Noiz egin behar da Khurutcearen seinalea?.

I. Egin behar litake goicean ohetic jaikitcean, arratsean etzateracoan, accione printcipalen aitcinean eta ondoan, hirriscu handietan, eta guciz, tentatua denean.

Gizona certaco egina den, eta zoin diren Catichimaco hirur pharteac.

G. Norc creatu gaitu eta eman mundurat?.

I, Jaincoac.

G. Certaco creatu gaitu Jaincoac eta eman mundurat?.

I. Jaincoac creatu gaitu eta eman mundurat haren ezagutceco, maithatceco, cerbitzatceco, eta bide hortaz bicitce eternalaren merecitceco.

G. Cer egin behar da bicitce eternalaren merecitceco?.

I. Bicitce eternalaren merecitceco, behar da giristinoki bici.